Bermeok bigarren egin du Euskadiko trainerillen lehian
Asteburuan Euskadiko Trainerila Txapelketa jokatu da Mutrikun. Ohi legez, zapatuan sailkatze estropadak jokatu zituzten, eta domeka goizean finalak.Nesken txapelketa Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkarteak irabazi zuen, 15 minutu eta 27ko denboragaz, H...
Nesken txapelketa Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkarteak irabazi zuen, 15 minutu eta 27ko denboragaz, Hibaika, Orio eta Deusturen aurretik. Gazte mailako mutiletan, San Nikolas izan zen garaile, 14:44ko denboragaz, Kaikuri 5 segundo aterata, eta senior mailako mutilen ikurrina Zierbenarentzat izan zen (13:48). Bermeo Arraun Elkartea izan zen bigarren mutil seniorretan, Zierbenaren atzetik. 14 minutu eta 2 segundoko denbora eginda, zierbenarrek baino 13 segundo gehiago behar izan zituzten bermeotarrek estropada burutzeko.