19:30ean Merkuriotik abiatuta,Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira! lemapean burutuko dute manifestazioa, eta amaieran ekitaldia egingo dute Auditorioan.
Sareko kideek agerraldia egin dute arratsaldean, eta ia 30 urtez mantentzen den dispertsio politika amaitzeko askotariko norbanakoen “indarra eta abiadura” beharrezko direla nabarmendu dute.
Zesta-puntaren metafora erabili dute agerraldian: “Jokuak eta bere ezaugarriek duten indarra eta jarduna tarte batez baliatzeko asmoa plazaratzen dugu. Izan ere, dispertsioak probokaturiko errebotetik buelta egiteko, zestalari askoren bultzada behar dugu. Gernikatik Gernikara. Norbanako bakoitzak berea egin dezake, eta bere estiloan baliatu, ekarpena burutzeko”.
Espainiako eta Frantziako gobernuek egoera aldatzeko “borondaterik ez” dutela gogoratu dute; giza eskubideak errespetatzeko, legea betetzeko eta Euskal Herriko “gehiengo sozialak” adierazten dutena gauzatzeko borondaterik ez dutela, alegia. “Guk premiaz eta urgentziaz giza eskubideak errespetatzea, konponbidean oztopo bat ez izatea, eta euskal herritarroi bake eszenatoki bat bakean eraikitzen utz gaitzaten nahi dugu”.
Euskal preso eta iheslari politikoek eta haien senide eta gertukoek bizi duten “egoera krudelari” buelta emateko ordua heldu dela aldarrikatu dute. Dispertsioaren “errebotetik” Euskal Herriko “frontoira” ekarri behar direla adierazi dute.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.