Bermeoko Udalak Astilleros de Bermeo SL enpresari emandako
jarduera lizentziaren aurkako protesta kalera atera dute beste behin ontziolaren inguruan bizi diren hainbat bermeotarrek.
Toxikorik Ez, Herridxeri entzun eta Herridxe jagon oihukatuz agertu dira Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldira. Aurretik, ontziolaren aurrean
kontzentrazioa egin dute.
Ontziolaren aurrean egindako elkarretaratzea.
Halaber, Lameran bildutako alderdi politiko desberdinetako ordezkariei haien aldarrikapenaren berri emateko ere aprobetxatu dute.
ALBISTE HONEKIN LOTUTA:
Udalak ontziolari eman dion lizentziaren kontra protesta egin dute herritar askok