23. Arrain Azokaren inaugurazioa [ARGAZKI GALERIA]
11:00etan ateak ireki, eta eguerdian ozeanoen zaintzaren aldarrikapenagaz inauguratu dute 23. Arrain Azoka.
Goizean batik bat eskola umeak ibili dira erakusmahaietatik, eta haientzat prestaturiko tailerretan parte hartu dute.
Eguerdi partean herritar gehiago hurbildu da azokara, eta erosteko ez ezik, askotariko kontserba produktuak, pintxoak edota Kofradia Zaharrean prestatzen ari direnĀ atun eta ijada errea dastatzeko aprobetxatu dute.
Bestalde, LOG guneanĀ EHUko Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalaren Ikerketa Zentroko (Plentziako Itsas Estazioa PIE) ordezkariek herritarren zein bisitarien harreta bereganatu dute. EtaĀ Aita Guria baleontziko Arantza Goienetxearen Sabor, Zabor! erakusketara ere hurbildu dira bisitariak.