Museoen nazioarteko eguna da gaur, eta, hori dela eta, Busturialdeko museotan hamaika jarduera antolatu dituzte. Bermeoko Arrantzale Museoak geurko prestatu du egitaraua: Mikel Eskauriazaren liburu aurkezpena, eta museorako doanekoa sarrera.
Besteak beste, Gernika-Lumoko Bakearen Museora eta Kortezubiko Santimamiñera sartzea doanekoa izango da zapatuan eta domekan, eta baita Gernikako Euskal Herria Museora zapatuan.
Doaneko sarrerez gain, bisita gidatuak eta familientzako tailerra izango dira aukeran Bakearen Museoan, eta antzerako tailerra eta hitzaldi eta dastaketa, aldiz, Euskal Herria Museoan. Santimamiñn bisita gidatu bereziak egingo dituzte, eta baita Silex lanketa erakustaldia.
Gernika-lumo
- Bakearen Museoa.
– Zapatuan: 10:00etatik 19:00etara, sarrera doan; 13:00etan, bisita gidatua erakusketa iraunkorretik.
– Domekan: 10:00etatik 19:00etara, sarrera doan; 11:30etik 13:30era, familientzat tailerra; 13:00etan, bisita gidatua erakusketa iraunkorretik.
- Euskal Herria Museoa.
– Zapatuan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 00:00etara, sarrera doanik; 16:30etik 18:00etara, familientzako tailerra museoko lorategian; 19:00etatik 00:00etara, Sagarra hitzaldia eta dastaketa. Salneurria:?8 euro. Ezinbestekoa tiketak aurretiaz erostea.
Kortezubi
- (Santimamiñe).
– Zapatuan eta domekan:?sarrera doan.
– Zapatuan: 20:00etan, Silex lanketa erakustaldia eta lastargiekin gaueko bisita gidatua.
– Domekan: 11:30ean eta 12:00etan, karakterizatutako bisita gidatua.