Iñaki Maruri eta Mitxel Santamaria, Madrilgo Zarzuelako Antzokian
Ondarroako eta Gernika-Lumoko aktoreak 'Enseñanza libre y La Gatita Blanca' ikuskizunean parte hartzen ari dira. Hilaren 28an eskainiko dute azken emanaldiaIñaki Maruri eta Mitxel Santamaria Ondarroako eta Gernika-Lumoko aktoreak Madrilgo (Espainia) ...
Ondarroako eta Gernika-Lumoko aktoreak ‘Enseñanza libre y La Gatita Blanca’ ikuskizunean parte hartzen ari dira. Hilaren 28an eskainiko dute azken emanaldia
Iñaki Maruri eta Mitxel Santamaria Ondarroako eta Gernika-Lumoko aktoreak Madrilgo (Espainia) Zarzuelako Antzokian daude, Enseñanza libre y La Gatita Blanca ikuskizunagaz. Maiatzaren 6an estreinatu zuten obra, «arrakastaz» estreinatu ere. Ikuskizuna oso bestelakoa dela eta orain arte ez modura Zarzuelako Antzokia bera ere egokitu egin dutela azaldu du Marurik. «Beheko jarlekuak kendu egin dira, ikuskizuna gune horretan garatzen delako; antzokia modaltuta dago».Esperientzia «oso ona» ari dela izaten esan du aktore ondarrutarrak. «Jende asko ezagutu dugu, eta lantaldean ere giro ona da nagusi». Marurik eta Santamariak antzezten duten pertsonaiak publikoari asko gustatzen zaizkiola eta, pozik daude bertoko bi aktoreak.
Betiko modura entseguak gogorragoak izaten badira ere, orain gozatzen ari direla gaineratu du Marurik. Halaber, momentuz publikoa ondo erantzuten ari dela dio. «Ikuskizuna ikusgarria da, eta eszenografia ere oso ondo dago. Gero, ikuskizunean 100 lagun inguruk parte hartzen dugu: 20 dantzari, 25 abeslari koruan, bederatzi aktore eta 50 laguneko orkestra».
Saioak maiatzaren 28ra arte egun hori barne eskainiko dituzte.
Madrilera joateko gonbitea
Enrique Viana ikuskizunaren zuzendariak Maruri eta Santamaria aurretik ezagutzen zituen, Arriaga Antzokian egindako bisita gidatuetatik; Vianak obra honetan parte hartzeko proposamena egin zien. Marurigaz eta Santamariagaz batera, Gurutze Beitia da obran parte hartzen duen hirugarren aktore euskalduna.
Maiatzaren 28an obra horregaz amaitu eta gero, ekainean Glu Glu ekoiztetxeagaz umeentzako beste antzezlan bat entsegatzen hasiko dela aurreratu du Marurik.
Dena dela, aurrerago begira ere badago aktore ondarrutarra; proiekturik ez zaio falta. «Gero, hurrengo ikasturtera begira, cabaret estiloko beste ikuskizun bat ere ari gara prestatzen; hori urria aldera-edo estreinatuko dugu».