Gernika-Lumoko San Fidel ikastolako sei ikaslek europar hiritartasunari buruzko proiektua aurkeztu dute Europako Legebiltzarrean. Euroganbaran izan ziren atzo, eta Europako Kontseiluan, berriz, gaur. Ordubete inguruz eman zituzten azalpenak Euroganbaran, eta horren ostean, Legebiltzarreko eraikina bera, antolakuntza, funtzionamendua… ezagutu zituzten. Ikasleak «pozik» dira bizitako esperientziagaz; orain, zapatura arteko tartea izango dute Marlhenheim (Frantzia) inguruaz gozatzeko.