Gernika-Lumoko Udalak jaietarako kartel lehiaketa deitu du. Edozeinek parte har dezake, eta lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 23a izango dela jakinarazi du.
Javier Etayoren irudia aukeratu zuten iaz
Gernika-Lumoko Kultur Etxean batuko dituzte proposamenak, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Halaber, lanak postaz bidali nahi dutenek ere edukiko dute horretarako aukera.
Kartelen diseinuan egileek nahaiago duten material, teknika eta kolore erabili ditzakete. Hala ere, lanok neurri zehatz bat izan beharko dute: 65×45 zentimetro. Bertikalean aurkeztu beharko dira, eta formatu digitalean (pdf, diseinuko programa edo .jpg). Gainera, lan guztiek goibur bera eduki beharko dute, derrigorrez agertu beharrekoa: Gernikako Jaiak 2017. Abuztuak 14-18.
Kartel proposamenak CD batean bidali edo eraman beharko dira kultur etxera. Irabazleak 450 euroko saria hartuko du.?Uztailaren 5ean emango dute jakitera irabazlearen izena.