Garate eta Burgoa, Espainiako txapeldun
Joan den asteburuan Espainiako distantzia erdiko triatloi txapelketa jokatu zen Iruñean, eta horretan parte hartu zuten Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hainbat triatletak. Horien guztien artean, Ondarroako Koaxi taldeko Arantza Burgoa eta Lekeitioko G...
Burgoak, 50-54 urte bitarteko emakumezkoen kategorian parte hartu zuen. Sailkapen orokorrean 17. postuan geratu zen triatleta ondarrutarra.
Garatek, berriz, 30-34 urte bitarteko gizonezkoetan parte hartu eta bere kategorian lehena izan zen helmugaratzen: 4 ordu, 4 minutu eta 36 segundotan amaitu zuen proba. Sailkapen orokorrean bigarren postuan geratu zen Garate.
Garateren kategoria berean lehiatu zen Foruko Gotzon Gondra atleta ere, eta bigarren egin zuen.