Zapatuan [maiatzak 20] 16:30etik aurrera lehiatuko dituzte
Mutrikun kanporaketak, eta maila bakoitzeko lehen lau trainerilla onenek
domekan [maiatzak 21] Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatzeko txartela lortuko dute.
5. postutik 8. postura sailkatzen direnak, berriz, domekan
kontsolazio txanda jokatuko dute,
11:00etan hasita.
Hiru kategoriatan ariko dira lehian: emakumezko eta gizonezko absolutuak eta gizonezko gazteak. Guztiek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte, guztira 3.500 metro.
Bermeok, Pasai Donibane Koxtapek, Zierbenak eta Hondarribiak parte hartuko dute
gizonezko absolutuetan, eta Bermeoko arraun taldea
gizonezko gazteetan ere lehiatuko da Kaiku, Pasai Donibane Koxtape, San Nicolas, Getaria, Zarautz eta Deustugaz batera. Bestalde, Pasai Donibane Koxtapek, Oriok, Hibaikak eta Deustuk parte hartuko dute
emakumezko absolutuetan.
Euskadiko Trainerilla Txapelketan gizonezko gazte mailetako bi denbora onenek eta emakumezko eta gizonezko absolutu mailetako lehen hiru denbora onenek lortuko dute
Espainiako Trainerilla Txapelketa jokatzeko sailkapena.