Beste behin ere, Bermeoko Udalak 2017ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako liburuan argitaratuko diren artikuluak edo lanak idazteko eta argitaratzeko deialdi publikoa egin du. Lanak aurkezteko epea zabaldu dute, eta e
kainaren 29ra arte aurkez daitezkeela azaldu dute.
Erraldoiak eta Xixili, Almika auzoko ekitaldian, iaz
Lanak Gizarte eta Kultur Etxeko Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu beharko dira edo
kultura@bermeo.eus helbide elektronikora ere bidali daitezke.
Bermeotar guztiei zuzendutako ekimena dela esan du kultura zinegotzi Aingeru Astuik. «Herri mailako sorkuntza, berrikuntza, tradizioa, kultura eta jakituria bultzatzea eta zabaltzea da horren helburua, sortzaileei euren lanak ezagutarazteko aukera emateaz gain», esan du.
Bermeoren inguruko kondairak, istorioak (benetakoak zein fikziozkoak), ipuinak… izan daitezke aurkez daitezkeenak. Horrez gain, Bermeogaz edo bermeotarrekin zerikusia duten kultura, hezkuntza edo gainontzeko arloetako sortzaileen lanak ere izan daitezkeela diote, betiere, iritzi artikuluak ez badira.
Honako gaiei buruz idatzi daiteke: antropologia, folklorea, hizkuntza, historia, fikzioa, ahozko zein idatzizko literatura, kultura, artea, musika…
Gehienez, bi lan. 16 urtetik gorako bermeotarrek edo
Bermeon bizi diren herritarrek parte hartu ahalko dute aipatu deialdian. Lan bakoitzak, gehienez, 10.000 karaktere izan beharko ditu, hutsuneak kontuan hartuta. Gutxi gorabehera lau orrialde dira, testu hutsa baldin bada. Argazkiekin baldin badoa, orrialde bat gehiago eduki dezake.
Parte hartzaile bakoitzak lan bat edo bi aurkeztu ahal ditu, izenburuagaz. Testuagaz batera, egilearen datuak agertu behar dira. Paperean zein euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira (word formatuan). Ilustraziorik edo argazkirik aurkeztekotan,berriz, jpg formatuan aurkeztu beharko dira.