Andreen autodefentsa lantzeko hitzaldiak antolatu dituzte
Erroxape Emakumeen Elkarteak autodefentsa lantzeko bi hitzaldi antolatu ditu, Sareginek Bermeoko Emakume Feministen Sareagaz batera eta Bermeoko Udalaren laguntzagaz.Lehen hitzaldia gaur bertan izango da. Naroa Argoitia Emagineko formatzaileak Indarker...
Lehen hitzaldia gaur bertan izango da. Naroa Argoitia Emagineko formatzaileak Indarkeri ezberdinak identifikatuz hitzaldia eskainiko du.
Maiatzaren 25ean (eguena) egingo dute bigarren hitzaldia. Horretan ere Emagin elkartea arduratuko da azalpenak emateaz, Nortasuna indartuz nahiak adierazi berbaldian. Aipatu hitzaldiak 18:30ean izango dira Erroxape elkarteak Erreten parkean duen egoitzan.
Hitzaldiak interesgarriak izango direlakoan, herritarrak deitzen dituzte parte hartzera.