35 hilobi eta panteoi bat eraikitzeko lizentziak esleituko ditu Bermeoko Udalak
Mendiluz udal hilerriko 35 hilobi eta panteoi bat eraikitzeko lursailen lizentzia esleituko du Bermeoko Udalak, enkante bidez.
Lizentzia horrek 75 urteko iraupena izango du eta enkantearen irteera prezioak honakoak izango dira: hilobia eraikitzeko lursail bakoitzarena 6.500 euro eta panteoia eraikitzeko lurrarena 60.000 euro.
Interesa duenak, baldintza agiriak Berhaz bulegoan (Ertzilla kalea, 6-8) eta webgunean (www.bermeo.eus) ekimenak atalean aurki ditzake. Era berean, eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 12an amaituko da, eta, ekainaren 19an, 12:00etan, Kultur Etxeko Gaztelekuan egingo den ekitaldi publikoan zabalduko dira.