XII. Mendi ibilaldia antolatu du ETX kultur taldeak domekarako
ETX kultur elkarteak antolatuta, XII. Mendi Ibilaldia egingo da domekan Etxebarri inguruko mendietan zehar. Bi ibilbide egongo dira aukeran: 24 kilometroko luzea eta 8 kilometroko laburra.Ibilbide luzean parte hartu nahi dutenek 07:30ean hasiko dute ib...
Ibilbide luzean parte hartu nahi dutenek 07:30ean hasiko dute ibilaldia Peñanekua plazatik. Gutxi gorabehera sei bat orduko ibilaldia izango dela azaldu dute antolatzaileek. Ibilbidea ondokoa izango da: Koosa, Egiluz, Arnoate, Oitturri, Arno (618m), Jainkomendi, Larruskain eta Atzoinzabal. Arnoaten hornidura gunea edukiko dute ibiltariek.
Ibilbide laburreko mendizaleak, bestalde, 10:00etan dute ordua martxan hasteko. Horiek ere Peñanekua plazatik irtengo dira, gutxi gorabehera hiru orduko ibilaldian parte hartzeko. Ibilbide laburra egiten dutenak Okoki, Akarregi, Egixarre eta Imutxetik igaroko dira, berriz ere Etxebarrira itzultzeko.
Parte hartzea doakoa izango dela nabarmendu dute ETX elkartekoek, eta, beraz, antolakuntza gerta litezkeen ezbeharrez ez dela kargu egingo esan dute. Parte hartzeko bertan domekan eman behar da izena, irteera gunean egongo den mahaian.