Urruzuno sariak irabazi dituzte Lea-Artibai eta Busturialdekoek
Guztira, 20 literatur lan saritu dituzte aurten, eta horien artean, Gernika BHIko hiru ikasle eta Lekeitio BHIko eta Ondarroa BHIko ikasle bana saritu dituzteBeste behin ere, Lea-Artibai eta Busturialdeko ikasleek bertora ekarri dituzte Urruzunotarrak ...
Guztira, 20 literatur lan saritu dituzte aurten, eta horien artean, Gernika BHIko hiru ikasle eta Lekeitio BHIko eta Ondarroa BHIko ikasle bana saritu dituzte
Beste behin ere, Lea-Artibai eta Busturialdeko ikasleek bertora ekarri dituzte Urruzunotarrak gehituz literatur sariak. Hain zuzen, Gernika BHIko hiru ikasle eta Lekeitio BHIko eta Ondarroa BHIko ikasle bana saritu dituzte.Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ikasleek parte hartzen dute euskaraz idazteko zaletasuna gazteen artean sustatzeko sortutako lehiaketa horretan. Prosa zein poesia idazten dute parte hartzaileek.
Hala, nork bere kategorian eta alorrean parte hartuta, honakoak izan dira bertoko saridunak: A kategorian, Olatz Martiartu Aiestaran (Lekeitio), Naia Gerekiz Uriarte (Gernika) eta Naia Ellis Luzarraga (Gernika); B kategorian, Lore Txakartegi Alvarez (Ondarroa) eta Lierni Gregorio Zabala (Gernika)
Aurten, guztira, 20 literatura lan saritu ditu Leire Bilbaok, Jasone Osorok, Gari Berasaluzek, Peru Iparragirrek eta Goiatz Labandibarrek osatutako epaimahaiak.
Irabazleek irailaren 4tik 8rako egonaldia jasoko dute sari legez, Elgoibako Aubixa aterpetxean. Jakitera eman dutenez, bertan, literatura tailerrak eta beste hainbat ekintza egiteko aprobetxatuko dute sarituek.
Horren aurretik, hala ere, sariak banatzeko ekitaldia egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Lakua IIko eraikineko Euskaldun Berria aretoan.