Bihar eguerdian hasiko da Zelaian 30. Emakumeen Birako bigarren etapa
Guztira 90,8 kilometro egingo dituzte eskualdeko errepideetan zehar bertoko eta nazioarteko txirrindulariek. Lasterketa dela eta, libre utzi beharko dira herriko aparkaleku batzuk30. Emakumeen Birako bigarren etapa hasi eta amaituko da bihar Markina-Xe...
Guztira 90,8 kilometro egingo dituzte eskualdeko errepideetan zehar bertoko eta nazioarteko txirrindulariek. Lasterketa dela eta, libre utzi beharko dira herriko aparkaleku batzuk
30. Emakumeen Birako bigarren etapa hasi eta amaituko da bihar Markina-Xemeinen. Denetara, nazioarteko hogei talde ariko dira norgehiagokan Lea-Artibai eta Mutrikuko errepideetan zehar.14:15ean hasiko da lasterketa Zelaian, eta antolatzaileek aurreikusi dutenez, txirrindulariak 16:42 aldera ailegatuko dira Elizatxiki ermitaren inguruan egongo den helmugara.
Denetara, 90,8 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek. Mendate gogorrena San Miguel izango dute, amaieratik ia 40 kilometrora. Horrez gain, Milloi Gane ere igo beharko dute.
Euskal Herriko errepideetan egiten den emakumezkoen txirrindularitza proba garrantzitsuenak ikuskizuna ekarriko du berriz ere. Goi mailako parte hartzea egongo dela aurreratu dute. Beraz, atzerriko zein etxeko txirrindulari onenak ikusteko aukera eskainiko du. Besteak beste, Ane Santesteban Ace Cipollini taldeko txirrindularia ariko da lehian; martxoko istriputik osatuta, berriz bizikleta gainean da.
Zirkulazioa
Lasterketaren harira, zirkulazioan eta herriko errepideetan gora-beherak egongo dira. Hori dela eta, bihar ibilgailu barik egon beharko dira Osteko kaleko aparkalekua, Abesua kalea (zelaiaren beheko parteko bidea) eta Goiko Portala, lasterketaren antolakuntzak beharko dituelako.
13:15ean Etxebarriarako bidea moztu egingo da, Karmengo kaleko 14. zenbakiaren parean, Iturritxuko bidegurutzean, eta Bizkaibusa ez den beste ibilgailuak beste bide batetik bideratuko dituzte.