Gizon bat atzeman dute Gernikako Batzokian lapurretan ari zela
Gernika-Lumoko Ertzain Etxeko poliziek 47 urteko gizonezko bat atxilotu dute astelehen goizaldean, Gernikako Batzokian lapurretan ari zela. 01.30ak aldera hartu zuten ertzainek abisua, eta Batzokia ikuskatzen ari zirela, sukaldean atzeman zuten ustezko lapurra. Atxilotu zuten unean gizonak diru-kutxatik hartutako dirua zuela esan du Ertzaintzak.
Segurtasun sailak jakitera eman duenez, atxilotutako gizonari domekan Gernika-Lumon izan ziren beste bi lapurreta ere leporatu dizkiote: zaharren egoitzan bata, eta Txorroburu kaleko etxebizitza batean bestea.