Emakumeen autodefentsa landuko dute Bermeon
Erroxape Emakumeen Elkarteak, Sareginek Bermeoko Emakume Feministen Sareagaz batera eta Bermeoko Udalaren laguntzagaz, autodefentsa lantzeko hitzaldi ezberdinak antolatu ditu datozen egunotarako.
Eguenean (maiatzak 18) izango da lehenengo hitzaldia, Naroa Argoitia, Emagineko formatzailearen eskutik Indarkeri ezberdinak identifikatuz izenburupean.
Ondoren, maiatzaren 25ean egingo dute bigarren hitzaldia. Oraingo honetan ere Emagin elkartea arduratuko da azalpenak emateaz, Nortasuna indartuz nahiak adierazi berbaldian.
Aipatutako hitzaldiak 18:30etan izango dira Erroxape elkarteak Erreten parkean duen egoitzan.