Bizkaiko laut'erdiko txapelketa irabazi du Xabier Arrizabalagak
Xabier Arrizabalaga pilotari ondarrutarrak Bizkaiko laut'erdiko txapelketa irabazi zuen domekan. 22-7ko emaitzagaz nagusitu zitzaion Ander Etxegibel pilotari sestaotarrari.Partidu guztian nagusi izan zen Markina-Xemein Eskupilota taldeko pilotaria. Min...
Partidu guztian nagusi izan zen Markina-Xemein Eskupilota taldeko pilotaria. Minutuak aurrera joan ahala, geroz eta erosoago egon zen pilotari ondarrutarra, eta lan erdiak igaro orduko 6-14 jarri zen aurretik. Sakea be- rreskuratu zuen momentuan, tanto asko egin zizkion erremateen bidez, eta horrela lortu zuen Txirloik partidaren jaun eta jabe izatea. Azken tantora iritsi arte, Arrizabalaga izan zen nagusi Derioko frontoian.
Gazte mailako finalean, berriz, Josu Agirreamalloa markina-xemeindarrak ezin izan zuen txapela jantzi Gaizka Karregal galdakoztarraren aurka. Arratsaldeko partidurik estuena izan zena 22-20 amaitu zen, eta ezin izan zuen txapela etxera eraman. Markagailuan 20-17 aurretik joan zen arren, ezin izan zuen asmatu azken tantoetan. Bi pilotariek partidu onak jokatu zituztela adierazi dute.