San Ignazioko kaltetuek elkarretaratzea deitu dute
San Ignazio kaleko lurren, etxeen eta lokalen jabeek elkarretaratzea deitu dute biharko, Antxoa Eguna dela aprobetxatuta. 12:00etan batuko dira Kalekutzeko eskaileretan, euren jabetzetatik kanpo hamalau hilabete daramatzatela salatzeko.Saiñazio Mendi ...
Saiñazio Mendi Azpixan gestorako kideek elkarretaratzera zapi gorriekin joateko deia egin die herritarrei, urte bete baino gehiago daramatzatelako euren jabetzetara noiz itzuli ahal izango duten jakin barik.
Pasa den astean Bizkaiko Foru Aldundiak milioi 1 euroko laguntza eta 2 milioi euroko mailegua emango zizkiola agindu zion Ondarroako Udalari, emergentziazko lanak amaitzeko eta udalari eta herritarrei sortutako behar ekonomikoei laguntzeko.
Maileguari dagozkion 2 milioi euroak hamar urteko epean itzuli beharko ditu udalak interesik barik.