Omenaldiak, Amnistiaren Aldeko Astea oroitzeko
Kalera Kalerak Amnistiaren Aldeko Astearen 40. urteurrena eta Zuluetaren askatasuna ospatuko ditu Lekeition. Omenaldia egingo dute MutrikunOrain dela 40 urte Amnistiaren Aldeko Astea antolatu zen Euskal Herrian. Orduko ekimenari Espainiako Estatuak era...
Kalera Kalerak Amnistiaren Aldeko Astearen 40. urteurrena eta Zuluetaren askatasuna ospatuko ditu Lekeition. Omenaldia egingo dute Mutrikun
Orain dela 40 urte Amnistiaren Aldeko Astea antolatu zen Euskal Herrian. Orduko ekimenari Espainiako Estatuak erantzun «odoltsu eta basatia» eman ziola esan dute: zazpi herritar hil zituzten. Pasatakoa ez ahazteko eta aurrera begiratzeko, ordukoa gogora ekarri eta hildakoak omenduko ditu Kalera Kalerak bihar, Lekeition. Ekitaldia Independentzia plazan izango da, 19:00etan.Aurreratu dutenez, ekitaldian bakea eta askatasuna irabazi izana goraipatuko dituzte, «hori baita omenaldirik onena». Eta 40 urte atzera gertatutakoa gogora ekartzeaz batera, Arantza Zuluetaren askatasuna ere ospatuko dute. «Gauean afaria egingo dugu, 21:30ean, eta txartelak Galarrenan daude salgai».
Bost hilabete pasatu dira Usurbilen Kalera Kalera dinamika abiarazi zutenetik, eta ordutik hona hamaika ekimen antolatu ditu dinamikak euskal presoen etxeratzearen beharra jendartean zabaldu eta horien «izaera politikoa» aldarrikatzeko. Leketion ere lanketa horretan ibili dira, eta joan den astean Kalera Kalera dinamikaren aurkezpena egin zuten.
Espetxeetara martxak
Lekeition bezala, Amnistiaren Aldeko Aste Odoltsuaren 40. urteurrenaren harira, omenaldia egingo dute Mutrikun ere. Ekitaldia gaur izango da, 19:30ean, Beheko Plazan.
Bestalde, sakabanaketa politika martxan jarri zutenetik 30 urte betetzen dira aurten, eta kartzelan dauden presoei indarra eta elkartasuna adierazteko, espetxeetara martxak egingo dituzte maiatzaren 20an, Kalera, Kalera dinamikaren baitan, Maite zaituztegu lelopean. Hain zuzen, Frantziako Fleury Merogis, Saint Maur eta Roanne espetxetara eta Espainiako Puerto, Curtis eta Picassent espetxetara egingo dituzte martxok. Mutrikuarrak Hernani aldekoekin batera joango dira Roannera, Ondarroakoak eta Busturialdekoak, berriz, Picassentera, eta Lea-Artibaiko gainontzeko herrietakoak, azkenik, Puertora.