Mendi martxa egingo dute Lekeition, maiatzaren 27an
Iaz berreskuratutako martxari jarraipena emango dio, aurten ere, Lekeitioko Udalak. 2017ko Lekeitioko Mendi Martxak Ispasterko, Mendexako eta Amorotoko Udalen laguntza izango du, iazko modura, mendi martxako ibilbidea udalerri horietatik igarotzen da e...
Maiatzaren 20an amaituko da, Lekeitioko Udalak antolatuta, maiatzaren 27an egingo den Mendi Martxan izena emateko epea. Bi motako ibilbideak egongo dira aukeran: 23 kilometroko luzea eta 12 kilometro eta erdiko laburra.
Aukerak
Ibilbide luzea 08:00etan hasiko da herriko plazan; ibilbide laburrari, berriz, 10:00etan ekingo diote mendizaleek, leku beretik.
Martxan parte hartzeko izena sarean eman daiteke, Lekeitioko Udalaren webgunean, hain zuzen. Ordainketa agiria, berriz, kiroldegia@lekeitio.eus helbidera bidali beharko da maiatzaren 20a orduko, edo bestela Santi Brouard kiroldegira ere eraman daiteke.
Ibilbide luzerako izena ematen dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta ibilbide laburrerako, ostera, 10 euro. Hala ere, ohartarazi dutenez, epez kanpo izena emanez gero, 15 euro ordaindu beharko dira ibilaldi luzerako, eta 12 euro laburrerako. 14 urtetik beherako parte hartzaileen izen ematea, aldiz, 7 euro izango da, bai eta epez kanpo eginez gero ere.
Parte hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko duela ere jakitera eman dute antolatzaileek opari modura.