Heldu dira Ajangizko jaiak
San Isidro eta San Asentzio jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan. Domekan da Bezperada Eguna, eta festek maiatzaren 27ra bitartean iraungo duteMaiatzaren 14an, Bezperada Egunean hasiko dituzte festak Ajangizen. Sanisidro eta sanasentzioak ospatuko d...
San Isidro eta San Asentzio jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan. Domekan da Bezperada Eguna, eta festek maiatzaren 27ra bitartean iraungo dute
Maiatzaren 14an, Bezperada Egunean hasiko dituzte festak Ajangizen. Sanisidro eta sanasentzioak ospatuko dituzte, maiatzaren 27a bitartean. Etzi 19:00etan igoko dute saragia, Errenteriako zubitik. Ostean, bakailao jana egingo dute. Goizean, 11:00etan hasita, Ajangizko V. Esku Pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte.Hilaren 15a, San Isidro eguna, meza eta hamaiketako herrikoiagaz ospatuko dute. Egitarauak, gero, etena egingo du asteburura arte. Barikuan, maiatzak 19, gaueko kontzertuek ekarriko dute jai giroa bueltan herrira. 22.30etik aurrera, Dientes de Luna, Porco Bravo eta Oxabi taldeak igoko dira agertokira. Ostean, Dj Bullek girotuko du goizaldea.
Zapatuan mus txapelketa jokatuko dute ajangiztarrek, eta domekan mendi ibilbidea egingo dute. Hain zuzen, Ajangizko hamargarren Mugari Bira izango da aurtengoa.
Asentzio egunean, maiatzaren 25ean, meza eta briska txapelketa izango dira herrian, eta maiatzaren 27an bazkari herrikoiak batuko ditu ajangiztarrak. 11:00etan emango diote hasiera sukalkiari, eta Artzube dantza taldearen emanaldia izango da 12.00etan. Sukalkiak 14.30ean aurkeztu beharko dira.
Menua jateko aukera
Sukalkian parte hartzeko bi mo- du daude. Parte hartu gura dutenek taldeka prestatuko dute jatekoa, herriko plazan. Talde bakoitzeko arduradunak izena eta parte hartzaile kopurua zehaztu beharko ditu Herriko tabernan, kultur etxean edo udaletxeko zerrendetan. Mahaiak eta aulkiak udalak jarriko ditu.
Sukalkian parte hartu ezin dutenek edo nahi ez dutenek menua jateko aukera izango dute (entsalada, sukalkia, postrea, ogia eta ardoa) 25 euro ordainduta. Izena emateko eta txartelak erosteko Herriko tabernara, kultur etxera edo udaletxera jo beharko dute.