Aurten ere antxoaren eguna ospatuko dute Ean. Hain zuzen, bihar egingo dute AntxoadIE.
13:00etan hasita, antxoa modu tradizioalean nola prestatzen duten erakutsiko dute lehenbizi. Ostean, 13:30ean, antxoa dastatzeko aukera edukiko dute Ean batzen direnek, Miren Tereren eskutik.
Ostean, AntxoadIE eguna girotzeko, euskal musikagaz poteoa egingo dute, herriko tabernetatik.
15:00etan, Eskolondo tabernako arkupean,
herri bazkarian batuko dira eatarrak, indaba janean. Bazkarirako txartelak 10 eurotan daude salgai.
Egunari amaiera egokia emateko,
Sustraiah reggae talde lekeitiarraren kontzertuagaz dantza egiteko aukera izango dute.