Eatarrek AntxoadIE egunagaz gozatzeko aukera dute bihar
Aurten ere antxoaren eguna ospatuko dute Ean. Hain zuzen, bihar egingo dute AntxoadIE. 13:00etan hasita, antxoa modu tradizioalean nola prestatzen duten erakutsiko dute lehenbizi. Ostean, 13:30ean, antxoa dastatzeko aukera edukiko dute Ean batzen diren...
Ostean, AntxoadIE eguna girotzeko, euskal musikagaz poteoa egingo dute, herriko tabernetatik.
15:00etan, Eskolondo tabernako arkupean, herri bazkarian batuko dira eatarrak, indaba janean. Bazkarirako txartelak 10 eurotan daude salgai.
Egunari amaiera egokia emateko, Sustraiah reggae talde lekeitiarraren kontzertuagaz dantza egiteko aukera izango dute.