Eskola txikia herriaren hazia lelopean Eskola Txikien Jaia ospatzen ari dira gaur Busturian. Busturiko ikasleekin batera, Gautegiz Arteagako Montorre eskolako, Muxikako Urretxindorra eskolako, Natxituko (EA) Haizeder eskolako eta Mundakako ikastetxeko ikasleek parte hartzen ari dira gaurko jaialdian. Guztira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 438 ikasle batu dira Busturian.
Dantzan ibili dira (hemen argazki galeria), eta ondoren, jolasean aritu dira, bai eta tailerretan parte hartzen ere. Elkarrekin bazkaldu ostean, 15:00ak aldera amaituko dute eguna. Urtero legez, Eskola Txikien Jaia datorren urteko lekukoa pasatuz amaituko da. 2018an, Gautegiz Arteagako Montorre eskolak hartuko du eskualdeko herri ikastetxe txikien jaialdia.
Ikastetxe desberdinetako gazteak harremantzea, eta herri eskolen aldeko oihartzuna Busturialdeko biztanleen artean zabaltzea dira antolatzaileen helburuak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.