Bizkaiko laut'erdiko finaletan egongo dira Agirreamalloa eta Arrizabalaga
Derion jokatuko dituzte finalak etzi Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko bi pilotariek. 22 azpikoetan eta gazte mailan ariko dira. 16:30ean hasiko dira partidakBizkaiko laut'erdiko finalak jokatuko dituzte etzi Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko Jo...
Derion jokatuko dituzte finalak etzi Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko bi pilotariek. 22 azpikoetan eta gazte mailan ariko dira. 16:30ean hasiko dira partidak
Bizkaiko laut’erdiko finalak jokatuko dituzte etzi Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko Josu Agirreamalloa Olabe markina-xemeindarrak gazte mailan, eta Xabier Arrizabalaga Txirloi ondarrutarrak 22 urtez azpikoetan. Derio Kopa izenez ere ezagutzen diren finalak, Derion jokatuko dira, 16:30etik aurrera. Biek ala biek partidu zailak dituzte, baina frontoira konfiantzagaz atera eta txapelak Lea-Artibai eskualdera ekartzea dute helburu.Agirreamalloak Gaizka Kareaga galdakoztarraren aurka jokatuko du. Adiskideak taldeko pelotaria da gazte mailako iazko txapelduna, eta markina-xemeindarra urte bete gazteagoa izan arren, txapela irabazten saiatuko da. Olabe kadete mailako azpitxapeduna izan zen iaz. Aitortu du, askotan jokatu duela Kareagaren aurka, eta beti izan direla partidu gogorrak. Galdakaoko pilotaria fisikoki ere oso gogorra dela nabarmendu du.
Finalerako prest
22 urtez azpikoen mailan lehiatuko da Xabier Arrizabalaga ondarrutarra. Ander Etxegibel izango du aurkari, eta pilotari ondarrutarra bi urte zaharragoa den arren, ez da fidatzen, final batean edozer gertatzea baita posible. Etxegibelen pilotakada gogorrei partidu garrantzitsuak jokatzeko duen esperientziagaz aurre egingo dio Txirloik. Finalaurrekorik jokatu gabe iritsi zen finalera pilotari ondarrutarra, aurkariak ezin izan zuelako partidua jokatu. Arrizabalaga eskuetako minekin aritu da azken aste hauetan, baina finala jokatzeko prest dagoela aitortu du.