Pasabidea handitzen, espazioa zabaltzeko
Kanpape tabernaren aurreko pasabidean espazio gehiago irabazteko lanak egiten ari da Ziortza-Bolibarko Udala, herritarrek ziburuetara igarotzeko zein bertan egoteko leku gehiago izateko. Hoditeria aldatzeko ere aprobetxatu dute. Aurreko astean hasi zir...

Kanpape tabernaren aurreko pasabidean espazio gehiago irabazteko lanak egiten ari da Ziortza-Bolibarko Udala, herritarrek ziburuetara igarotzeko zein bertan egoteko leku gehiago izateko. Hoditeria aldatzeko ere aprobetxatu dute. Aurreko astean hasi ziren lanak, eta datorren astean amaitzea aurreikusi dute.