Etxebizitzetan lapurrak ari direla sartzen ohartarazi dute
Mutrikuko Udaltzaingoak oharra ipini du herriko atari guztietan. Herritarren kolaborazioa «ezinbestekoa» dela esan dute era horretako delituak saihestekoAzkenaldian Mutrikuko hainbat etxebizitzetan lapurretan egin dutela eta, Ertzaintzak eta Mutrikuk...
Mutrikuko Udaltzaingoak oharra ipini du herriko atari guztietan. Herritarren kolaborazioa «ezinbestekoa» dela esan dute era horretako delituak saihesteko
Azkenaldian Mutrikuko hainbat etxebizitzetan lapurretan egin dutela eta, Ertzaintzak eta Mutrikuko Udalak herritarrak ohartarazi dituzte; herriko atari guztietan segurtasun neurriak hartzeko eskatzeko oharra ipini dute udaltzainek.Ertzaintzak hala esanda, Mutrikuko Udalak herritarrei eskatu die etxeko atea giltzari bi buelta emanda ixteko, «bizilagunak etxe barruan badaude ere bai».
Halaber, oharrean jasota dagoenaren arabera, herritarrek eraikinetan bizi ez diren pertsonak etxe inguruetan bueltaka ikusiz gero edota zerbait susmagarria sumatuz gero, zuzenean Eibarko ertzain etxera deitu beharko lukete, 943-53 17 00 telefono zenbakira, hain zuzen.
Beste alde batetik, herritarrek sare sozialetan zabaldu dutenaren arabera, ustezko lapurrak telefonoz deitzen ari dira etxebizitzetara. Dei horietan ur kontsumoaren inguruko inkesta bati erantzuteko eskatzen diete bizilagunei, eta ostean, hori egiteagatik opari bat emango dietela esaten diete. Oparia hartzeko, baina, etxean noiz egoten diren edota eurentzako oparia jasotzeko ordu egokia zein den galdetzen diete.
Momentuz, hainbat mutrikuarrek dei hori jaso dutela salatu dute, eta gainerako herritarrak ohartarazi dituzte.