Aurreko hiru urtetan egin legez, herritarren bistara jarri dituzte Gernika-Lumoko institutuko Arte Batxilergoko ikasleen lanak, DBH 4. mailako ikasleen lanekin batera osatutako erakusketan. Horiez gozatu nahi duenak Astrara jotzea besterik ez du. Horre...

Aurreko hiru urtetan egin legez, herritarren bistara jarri dituzte Gernika-Lumoko institutuko Arte Batxilergoko ikasleen lanak, DBH 4. mailako ikasleen lanekin batera osatutako erakusketan. Horiez gozatu nahi duenak Astrara jotzea besterik ez du. Horretarako aukera, baina, hilaren 30era arte izango du. Bitartean, ikasgai ezberdinetan eta teknika ezberdinak landuz sortutako lanak ikus daitezke bertan; guztira, 60 bat. Aurten, gainera, erakusketa bisitatu ahal izateko epea luzatu dute, eta hilabetez egongo da institutuko arte ikasleek zer egiten duten ikusi eta ezagutzeko aukera. Erakusketagaz, gainera, herritarrak animatu nahi dituzte Batxilergoko alor hori egitera.