Aldundiak 54.000 euro emango dizkio Simon Bolivar Museoari
Euskal kultura sustatzeko, ezagutzera emateko eta zabaltzeko helburuagaz, Bizkaiko Foru Aldundiak 54.000 euro emango dizkio Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoari. Diru laguntza Ziortza-Bolibarko Udalaren eta aldundiaren arteko lankidetza hitzarmen b...
Aurreratu dutenez, diru laguntza hori aurtengo jarduerak finantzatzeko erabili ahalko du museoak. Hain zuzen, 54.000 euro horiek zein ekintzetara bideratuko dituzten ere zehaztu dute: Simon Bolivar Askatzailea-ren jaiotzaren urteurreneko ospakizunak (uztailean), zentroak Museon Nazioarteko Egunean (maiatza) egingo dituen ekintzak, Ondarearen Europako Jardunaldien (urria) baitan egingo diren ekintzak eta Ziortza-Bolibarko errotak eta burdinolak erakusketa.
Simon Bolivar Museoa 1983ko uztailaren 24an zabaldu zen, Simon Bolivarren (1783-1830) jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Museoak dituen bildumek Bizkaiko Erdi Aroko historia eta Askatzailearen ibilbide pertsonal eta politikoa islatzen dituzte.