Zientziaren Asteak egitarau zabala dakar
Zientziaren Giltzak Elkarte ondarrutarrak 1. Zientziaren Astea antolatu du. Gaur hasi eta maiatzaren 19ra arte, zientziagaz lotura daukaten gaiak landuko dituzte. Programak egingo dituzte herriko hainbat lekutan: tabernetan, ikastetxeetan, Radixun, era...
Egitarauaren barruan, Pint of Science egitasmoa ere gauzatuko dute maiatzaren 15ean, 16an eta 17an, Bekozini, Kirrixki eta Idoia tabernetan, hurrenez hurren, munduko beste hainbat lekutan egiten den modura. Maiatzaren 12tik 21era, Nanokomiki lehiaketa eta Zientzia komikietan erakusketa egongo dira aukeran udal erakusketa aretoan.
Maiatzaren 18an, 17:30ean, Ondarroako Bertso Topaketak egingo dituzte Beikozinin. Topaketen barruan, Ondarroako bertsolaritza ikasleen emankizuna, Nerea Ibarzabal eta Eneko Arrate bertsolari markina-xemeindarren saioa eta herriko ikasleen arteko III. Arri-Botx Bertso Paper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo dituzte.