Santa Kurutz jaiak giro ederrean ospatu dituzte
Giro atsegin eta herrikoian ospatu ziren zapatuan, Elizatxiki ermitako jaiak. Elizatxiki, beste behin ere, dotore apaindu zuten, urtean behin bertan ospatzen den elizkizunerako, eta ermita bete-bete egin zen. Urtero egin modura, meza amaitu ostean, dan...

Giro atsegin eta herrikoian ospatu ziren zapatuan, Elizatxiki ermitako jaiak. Elizatxiki, beste behin ere, dotore apaindu zuten, urtean behin bertan ospatzen den elizkizunerako, eta ermita bete-bete egin zen. Urtero egin modura, meza amaitu ostean, dantzaldia eskaini zuen Zerutxuk, eta ondoren, mokadutxoa hartzeko aukera egon zen auzoko jai batzordearen eskutik.