Mikel Alonsok irabazi du 23. Natxituko Txirrindulari Saria
Mikel Alonso Euskadi Fundazioko txirrindularia nagusitu zen Natxituko 23. Txirrindulari Sarian, zapatuan. Bakarrik helmugaratu zen, helmugara heltzeko 500 bat metro falta zirela ihesaldia burututa.Urnietarrak 2 ordu, 59 minutu eta 6 segundotan amaitu z...
Urnietarrak 2 ordu, 59 minutu eta 6 segundotan amaitu zuen 118 kilometroko 23 urtez azpiko elite mailako lasterketa. «Indartsu ikusi naiz, eta konfiantza neukan. Aurreko bi urteetan ere lehiatu dut lasterketa, eta banekien luze egin zitekeela».
Harengandik lau segundora heldu ziren Polartec Fundacion Contad taldeko Isaac Canton, eta Caja Rural-Seguros RGA taldeko Iker Azkarate.
25. San Isidro Sari Nagusia Euskaldun Torneorako laugarren proba puntuagarria izan da.
Bestalde, Eiser-Hirumet taldeko Adrian Sainz nagusitu zen mendiko sailkapenean; Lizarte taldeko Carlos Ruiz izan zen bigarrena, eta Caja Ruraleko Azkarate hirugarrena.
Taldekako sailkapenari dagokionez, Euskadi Fundazioa izan zen onena.
Alonsorentzat denboraldiko hirugarren garaipena izan da. Aurretik, 27. Markina-Xemeingo Sabin Foruria Memorialean eta Goierriko Itzulian nagusitu zen.
Hirugarren denboraldia du kategoria horretan, eta «apurka-apurka» gorputza eta burua kategoriara egokitzen joan zaizkiola esan du: «Lehenengo biak batik bat ikasi eta taldearentzat lan egiteko izan ziren. Egindako lanaren fruituak badatoz; lehiarako aukera daukadanean aprobetxatzen saiatzen naiz, eta taldekideren batentzat lan egitea tokatzen zaidanean gogo eta ilusio beragaz egiten dut».