Liburutegiko ordutegia luzatu dute azterketa sasoirako
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, ekainaren 25a bitartean, herriko udal liburutegiak asteburuetako ordutegia luzatuko du. Hartara, erabaki horregaz, ikasleek liburutegia erabili ahal izango dute azterketa sasoian.Halaber, Maria Agirre aretoa ...
Halaber, Maria Agirre aretoa ere erabilgarri izango dute ikasleek garai horretan, horretarako egokitu baitute.
Hala, ikasteko aipatu leku bi horiek zapatuetan 15:00etatik 20:00etara eta domeketan 10:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik.