Goizeko Izarra ikastolako guraso eta irakasleek LOMCEri planto egin diote
LOMCEk eta Heziberrik ezartzen dituzten 3. eta 6. mailetako azterketak ez egitearen alde agertu dira mutrikuarrak. Erabakia gurasoen eta irakasleen gehiengoak babestu duLOMCEren eta Heziberriren aurka daude Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolako irakasle,...
LOMCEk eta Heziberrik ezartzen dituzten 3. eta 6. mailetako azterketak ez egitearen alde agertu dira mutrikuarrak. Erabakia gurasoen eta irakasleen gehiengoak babestu du
LOMCEren eta Heziberriren aurka daude Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolako irakasle, guraso eta ikasleak. Eta batak zein besteak ezartzen dituzten azterketei planto egiten dietela esateko argazki erraldoia atera dute.Antton de la Lama Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolako zuzendariak argi dio: «Espainian LOMCEk aurrera egiten ez badu ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Heziberri programa dauka, eta horrek LOMCEtik eratorritako 3. eta 6. mailetako azterketak jasotzen ditu; Hezkuntzatik eskatu digute azterketa hori- ek egiteko. Horren aurrean argi diogu, Hezkunza Sailak eskatzen duenari planto egingo diogula».
Erabakia ikastolako gurasoen eta irakasleen gehiengoak babestuta dagoela argitu dute. «Bide horretatik aurrera egiten badute, aurrean topatuko gaituzte».
Azterketak egiteko eskaeraren aurrean, joan den astean bilera eduki zuten ikastolan. Horretan, guraso bakoitzari azterketak egiteko baimena ematen zuten edo ez esateko orriak bidaltzea adostu zuten. Gehiengoa azterketak ez egitearen alde agertu da.
Azaldu dutenez, Mutrikun Guk Geure Hezkuntza plataforma daukate. «Ikastolarekin elkarlanean, plataformak legeak eskatzen duenaren inguruko azalpenak emateko hitzaldi bat antolatu zuen. Eta horretan parte hartu zuen baita ere Sortzen Ikasbatuak-eko kide batek». Hitzaldi hori «gakoa» izan zela esan dute, eta gainerako ikastetxeak ere azterketei planto egitera animatu nahi izan dituzte mutrikuarrek.