Gernika KESBko juniorrak, Bizkaiko txapeldun
Gernika KESBko juniorrak Bizkaiko txapeldun dira, Tabirako Baque talde durangarraren kontra jokatutako finalean nagusitasun osoz gailenduta: 48-88.Gernika KESB lehen laurdenetik nagusitu zen Malosteko kantxan domekan. Esate baterako, 11-24ko partziala ...
Gernika KESB lehen laurdenetik nagusitu zen Malosteko kantxan domekan. Esate baterako, 11-24ko partziala lortu zuen lehen laurdenean. Ane Olaeta, Aitana Bergara eta Marta Alberdi etxeko jokalariak bikain aritu ziren, eta defentsa lanean bikain aritu zen taldea.
Hirugarren laurdenean apur bat erlaxatu ziren talde gernikarraren jokalariak, eta durangarrek ondo aprobetxatu zuten. Hala ere, azken laurdenean hasieratik egindako lana borobildu zuten gernikarrek.
Bestalde, Bilboko bi taldek jokatu zuten hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida, eta La Sallek 66-59 irabazi zion Unamunori.
Aipatu lau taldeek barikuan hasi eta domekara arte lehiatu dute Malosten Bizkaiko Final 4 Junior txapelketa.
Zapatuan 68-43 irabazi zion Gernika KESBk La Salleri, eta Tabirakok 45-54 mendean hartu zuen Unamuno.