Gaztelekua eta oporraldiko etxebizitzak, zabalik
Talaiako 4. eraikinean dauden oporraldirako bi etxebizitzak eta alboan dagoen herriko gazteentzako lokala inauguratu zituen bariku eguerdian, Elantxobeko Udalak. Gaztelekua gazteek eurek kudeatuko dute, eta udalak ordainduko ditu ur eta elektrizitate z...
Talaiako 4. eraikinean dauden oporraldirako bi etxebizitzak eta alboan dagoen herriko gazteentzako lokala inauguratu zituen bariku eguerdian, Elantxobeko Udalak. Gaztelekua gazteek eurek kudeatuko dute, eta udalak ordainduko ditu ur eta elektrizitate zerbitzuak. «Ludoteka eta Gaztetxea izango da; umeentzat ordutegi bat egongo da, eta gazteentzako beste ordutegi bat», adierazi du Josu Olagibel Elantxobeko alkateak. Bi proiektuak burutzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzak jaso dute. «Gaztelekurako Jaurlaritzaren laguntza eduki dugu, eta oporraldiko etxebizitzetarako aldundikoa». Info eta argazki+: busturialde.hitza.eus