Formazio tailerrak emango dituzte Ean, maiatzean eta ekainean
Eako Udaleko Sozioekonomia Batzordeak antolatuta, formazio hitzaldiak emango dituzte hilabete honetan eta datorrenean herrian.Denetara, lau saio prestatu dituzte, eta lehenengoa zapatu honetan (hilak 13) izango da, Bedaronan, 11:00etan. Arkibai Urdaiba...
Denetara, lau saio prestatu dituzte, eta lehenengoa zapatu honetan (hilak 13) izango da, Bedaronan, 11:00etan. Arkibai Urdaibaiko Garapen Jasangarrirako elkarteko Ugaitz Gazteluk gidatuko du, Baserrien adaptazio errespetagarria izenburupean.
Maiatzaren 27an Natxitun izango da bigarren hitzaldia: Zer jaten dute gure umeek eskolan? Eneko Viñuela bidezko elikadura koordinatzaile eta Gure Platera Gure Aukera ekimeneko kidea izango da hizlaria.
Ekaineko bi saioak Ean egingo dituzte. Ekainaren 3an Desazkundea eta ongi bizitzea hitzaldia emango du Romain Laufferon Desazkundea taldeko kideak (gazteleraz izango da).
Ekainaren 17an izango da azken saioa, eta bi hitzaldi egongo dira. Batetik, Agrotoxikoak elikaduran berbaldia emango du Irantzu Durok. Bestetik, Elikadura osasuntsua, 10 urratsetan saioa gidatuko du Esti Olabarriak.
Aipatu hitzaldietan parte hartzeko interesa dutenek beharrezko dute aurretik izena ematea. Horretarako, udaletxetik pasatu edo ondorengo telefono zenbakira deitu behar dute: 649 35 48 34.
Zainduzeko hitzaldia, gaur
Bestalde, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Zainduz programaren barruko Herritarrentzako gizarte baliabideak hitzaldia dago gaur, Beletxe Elkartean. 18:00etan hasiko da.
Informazio gehiago gura izanez gero, udaletxera edo mankomunitatera deitzeko esan dute.