Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da Emakumeen Birako 2. etapa
Maiatzaren 18an WWT Euskal Emakumeen Biraren etapa Markina-Xemeinen hasi eta bukatuko da. Izan ere, beste urte batez, emakumeen kirola bultzatzeko apustuagaz jarraituz, udala lasterketaren babesle izango dela jakitera eman dute.Hori dela eta, Bilbon au...
Hori dela eta, Bilbon aurkeztu zuten Emakumeen 30. Biran egon ziren Markina-Xemeingo udaleko ordezkariak, Joseba Iraolagoitia kirol zinegotzia eta Juanjo Txurruka alkatea. «Kirola bultzatzen dugu alde batetik, osasungarria delako, baina, aldi berean, emakumeen kirola sustatu eta eredugarri izatea ere lortu nahi dugu, batez ere umeei eta gazteei begira», azaldu du Joseba Iraolagoitia kirol zinegotziak.
Bost egunetan
Txirrindularitza lasterketa maiatzaren 17tik 21era izango da, eta Women’s World Tour-en zerrendan sartu ez bada ere, 30. Emakumeen Birak maila goreneko txirrindulariak bilduko ditu iraungo duen bost egunetan. Horrela, nazioarte mailako bederatzi herrialdeetako 18 taldek hartuko dute parte.
Guztira bost etapa izango ditu Emakumeen 30. Birak: Iurreta (50 km), Markina-Xemein (90,2), Antzuola (77,6), Etxarri-Aranatz-San Miguel de Aralar (58 km) eta Errenteria-Orereta (96 km).