Alkartasunako txikienek onena eman dute frontoian
Ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera eduki zuten Alkartasuna Dantza Taldeko dantzari txikiak eta gazteak zapatu iluntzean. Eguraldi onak lagunduta, Artza frontoiko ekitaldia hasi aurretik, kalejira txiki bat egin zuten dantzariek (ezkerrean). Front...

Ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera eduki zuten Alkartasuna Dantza Taldeko dantzari txikiak eta gazteak zapatu iluntzean. Eguraldi onak lagunduta, Artza frontoiko ekitaldia hasi aurretik, kalejira txiki bat egin zuten dantzariek (ezkerrean). Frontoitik atera eta Lamera zeharkatu ostean, frontoira bueltatu ziren. Ilusio handiz, Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantza ugari taularatu zituzten dantzariek. 90 dantzari inguruk parte hartu zuten, eta onena eman zuten harmaila bete aurrean. Bertaratutakoen txalo zaparradagaz, pozik amaitu zuten emanaldia dantza taldeko dantzari txikienek. Argazkia galeria: www.busturialdea.hitza.eus.