Elite eta 23 urtez azpikoen Natxituko Txirrindulari Saria, bihar
Natxituko 23. Txirrindulari Saria lehiatuko dute bihar. Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek lehiatuko dute 25. San Isidro Sari Nagusia. Euskalduna Sarirako puntuagarria izango da.10:00etan hasita, 118 kilometroko lasterketa burutuko dute txirrind...
10:00etan hasita, 118 kilometroko lasterketa burutuko dute txirrindulariek. Ohiko ibilbidea egingo dute, Ea, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Ispaster eta Ereño udalerrien artean.
Natxituan hasi, eta Arriederratik Muruetaganera igoko dira. Handik Gautegiz-Arteagara jaitsi, eta Kanala, Laida eta Laga pasatu ostean Ibarrangeluko herrigunera helduko dira. Arboliztik Natxituara helduko dira berriro, eta jarraian, Eatik Ispasterrera pasatuko dira. Handik Ereñorainoko bidea egingo dute, eta Muruetagana berriro pasatu, eta Arriederra zeharkatuko dute bigarrengoz. Horren ostean, Ibarrangeluko Arboliz auzora joan, eta Natxituara helduko dira. Ibilbide horretatik hiru itzuli egingo dituzte guztira. Lasterketa amaitzeko, Natxitua, Ea eta Bedarona artetik pasatuko dira txirrindulariak.
Lizarte taldeko Marcos Jurado txirrindularia nagusitu zen iaz; 3 ordu eta 25 minutuan amaitu zuen lasterketa. Haregaz batera, Caja Rural taldeko bi txirrindularik osatu zuten podiuma. Irabazlearengandik denbora berera sailkatu zen Mauricio Moreira, eta 42 segundora helmugaratu zen Iker Azkarate.