Eguaztena da V. Mendijaian sarean izena emateko azken eguna
Maiatzaren 14an izango da Gernikako V. Mendijaia, eta eguaztenera arte hilak 10 izena eman daiteke urdaibaikopa.eus webgunean.Domekara arte izena ematen dutenek jasoko dute kamiseta, eta beranduago egiten dutenek beste opari bat jasoko dute. Halaber, i...
Domekara arte izena ematen dutenek jasoko dute kamiseta, eta beranduago egiten dutenek beste opari bat jasoko dute. Halaber, izena ematen duten lehenengo 500 pertsonei poltsa bana emango diete.
Mendi lasterketan eta BTT proban parte hartzen duten federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatu gabeek 14 euro. Dortsalak hartzerakoan federatu txartela erakutsi beharko dute.
Martxetan parte hartzeko, berriz, 10 euro ordaindu behar dira 14 urtetik beherakoek 4 euro. Izen emate bakoitzetik euro bat Wolf hirschhom edo 4p Sindromea dutenen erakunde bati emango diote.
Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, eta parte hartzaileen artean askotariko opariak zozkatuko dituzte.
Urdaibai Koparen 3. proba
Gernika-Lumoko mendi lasterketa Urdaibai Koparen hirugarren proba da. Korrikalariek 10:30ean Pasealekutik irtenda, 18 kilometroko ibilbidea 900 metroko desnibel positiboagaz burutuko dute. Martxa luzeko partaideentzako ibilbide bera egongo da, eta horiek 09:00etan dute irteera ordua.
Beste alde batetik, BTT martxako txirrindulariak 09:45ean abiatuko dira, eta martxa laburrean parte hartzen dutenak, 11:00etan.
Mendi bizikleta probak 35 kilometro izango ditu, eta mendi martxa laburra 8,5 kilometrokoa izango da.
Probak amaituta, 13:00ak aldera, sariak banatu eta opariak zozkatuko dituzte.
Beste alde batetik, goiz partean, ume eta gaztetxoentzat jolaslekua egongo da Pasealekuan. 2 eta 5 urte bitarteko umeentzat puzgarriak ipiniko dituzte.
Horregaz batera, kirola, natura eta artea uztartuz graffiti erraldoi bat egingo dute.