Ander Lartitegik irabazi du Getxoko Andra Mari saria
Ander Lartitegi txirrindulari busturiarriak irabazi zuen Getxoko Andra Mari saria, astelehenean. Basati Bikeko txirrindulariak ordubete, 5 minutu eta 36 segundotan amaitu zuen, 43,2 kilometroko kadete mailako lasterketa.Esprintean erabaki zen proba; ih...
Esprintean erabaki zen proba; ihesaldi baten ostean, lau txirrindulari elkarregaz heldu ziren helmugara, eta beste hirurak Lartitegirengandik segundo bakarrera sailkatu ziren. Ekin SC Amorebietako Mikel Agirrebeitia sailkatu zen bigarren, eta Gaursa Renault-Elorrio AB taldeko Unai Atutxa izan zen hirugarrena. Haren atzetik, Iñigo Colina Seguros Bilbaoko txirrindularia sailkatu zen.
Bestalde, Basati Bikeko Daniel Ortizek eta Mikel Gonzalezek hamabigarren eta hamahirugarren amaitu zuten, hurrenez hurren. Ordubete, 7 minutu eta 28 segundotan burutu zuten lasterketa. Lander Bilbao taldekidea, berriz, hamazortzigarren sailkatu zen, 01:07:49ko denboragaz.
Zapatuan, Balmasedan
Beste alde batetik, Busturia Txirrindulari Taldeko kadeteek Balmasedako Kolitza Saria (42 kilometroko lasterketa) lehiatu zuten zapatu arratsaldean, eta Basati Bike-ek irabazi zuen taldekako saria.
Era berean, Mikel Gonzalezek podiumean sartzea lortu zuten, hirugarren sailkatuta. Gaursa Renault-Elorrio AB taldeko Unai Atutxa izan zen garailea, hain zuzen ere, eta haren atzetik geratu zen Seguros Bilbaoko Iñigo Colina.