Amorotoko Memoriaren Egunean Pedro Mari Gabiola omenduko dute
Gabiola udalerriko alkatea izan zen, eta 1937ko irailaren 7an fusilatu zuten. Hamar amorotarren testigantzekin herriko historia jasotzen duen dokumentala estreinatuko duteAmorotoko historia gaur egungo belaunaldiei hurbilarazteko helburuagaz, Amorotoko...
Gabiola udalerriko alkatea izan zen, eta 1937ko irailaren 7an fusilatu zuten. Hamar amorotarren testigantzekin herriko historia jasotzen duen dokumentala estreinatuko dute
Amorotoko historia gaur egungo belaunaldiei hurbilarazteko helburuagaz, Amorotoko Memoriaren Eguna ospatuko dute zapatuan. Udalak adierazi duenez, egitarau «xume bezain aberatsa» prestatu dute.Pedro Mari Gabiola Bermeosolo gogora ekarriz hasiko dute arratsaldea. Gabiola Amorotoko alkate zela, 1937ko irailaren 7an fusilatu zuten 1936ko gerran. «Memoriaren Egunean merezitako omenaldi apala eskainiko diogu». Gabiolaren senitartekoek parte hartuko dute ekitaldian, eta baita garai hartatik gaur egunera Amorotoko udalburu izandakoek ere.
«Ikurrina jaso eta omendua gogoraraziko digun monolitoa bistaratuko dugu, San Miguel ondoan».
Ekitaldia bukatutakoan, Amoroto, Ginena eta garena, ahotik bihotzera dokumentala estreinatuko dute elizan. «Urtebete luzez prestatzen egon garen proi- ektu honek gure benetako geutasunaz jabetzen lagunduko di- gu», zehaztu dute Amorotoko Kultur Taldeko kideek.
Hamar herritar nagusiren bizipenak dira dokumentaleko protagonista, eta haien ahotan Amorotoko garai bateko haurren eskola sasoia, gazte garaia eta jolasak irudikatuko dituzte.
Era berean, 1936ko gerrak hai- engan zein herrian izandako eragina eta gerraostean etorkizuna eraikitzeko egindako ahaleginak bildu dituzte. «Azken hamarkadetan herriak bizitako eraldaketa ere erakutsiko digu erreportajeak, gure nagusien oroitzapen eta kontakizunak irudiekin lagunduta».
Trailerra youtuben dago ikusgai, eta dagoeneko 2.600 ikustaldi baino gehiago izan ditu.