Lore azokak eta paellak Goiko Plaza bete dute
Lorez bete zen zapatuan Bermeoko Goiko Plaza. Lore azoka eta erakuskea egin zuten Bermeoko loradendek (Aintzane, Lourdes, Mila eta Txalintxu). Horrekin hasiera eman diote Alde Zaharreko balkoi, leiho eta fatxadetako bigarren lore lehiaketari. Aurten le...

Lorez bete zen zapatuan Bermeoko Goiko Plaza. Lore azoka eta erakuskea egin zuten Bermeoko loradendek (Aintzane, Lourdes, Mila eta Txalintxu). Horrekin hasiera eman diote Alde Zaharreko balkoi, leiho eta fatxadetako bigarren lore lehiaketari. Aurten lehenengoz antolatu duten gazteentzako argazki lehiaketa ere martxan dago jada. Giro izugarria egon zen zapatuan Goiko Plazan. Lore azokaz gain, herriko eskoletako umeek egindako marrazki onenen erakusketa ere egon zen, eta sariak ere banatu zituzten. Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatuta, gainera, paella dastatzeko aukera eduki zuten bertaratutakoek, paella erraldoi bat egin baitzuten. Ilara luzeak egon ziren.a.