Herriko lehenengo festez gozatuz
Bi egunetako egitarauagaz, auzoko jaiak ospatu ditu Lorategietak. Domekako txupinagaz eman zieten hasiera bertako festei, eta horren atzetik etorri ziren egun horretako gainontzeko jarduerak: pintxopotea, Xaiborren ikuskizuna eta txokolate jana, kasuan...

Bi egunetako egitarauagaz, auzoko jaiak ospatu ditu Lorategietak. Domekako txupinagaz eman zieten hasiera bertako festei, eta horren atzetik etorri ziren egun horretako gainontzeko jarduerak: pintxopotea, Xaiborren ikuskizuna eta txokolate jana, kasuan kasu. Langilearen egunean ere, jai egin zuten auzotarrek, eta txistularien kalejiragaz, meza eta osteko kopauagaz, Elai-Alai dantzari taldekoen saioagaz, paella eta txorizo janagaz eta umeen jolasekin ondo pasatzeko aukera izan zuten.