Zapalkuntzari kolektiboki erantzutera deitu dute
Maiatzaren Lehenean prekarietatearen aurkako eta langileen eskubideen aldeko mezuak han eta hemen zabaldu dituzte sindikatuek. Hiriburuetan egindako manifestazioak jendetsuak izan dira, eta sindikatuek egindako eskaerekin bat egin dute alderdi politiko...
Prekarietateari marra gorria lelopean, herriko eragileek deituta egin zen domekan mobilizazioa Lekeition. «Krisia kapitalismoaren esentzian dago. Aberatsak aberasten doaz, eta langileak gero eta pobreago. Krisia barik, tranpa berba erabiltzea hobeto egongo litzateke, edo nahi bada gerra ekonomiko eta soziala».
Mobilizazioa antolatu zuten herritarren esanetan, gobernuek argitaratzen dituzten datuek argi uzten dute zapalkuntza egoerak gehitu egin direla. «Lekeition bertan ere prekarietateak milaka aurpegi ditu. Horren adibide baino ez dira ekitaldi honen deialdia egiteko aurreko egunetan zabaldu ditugun jendearen benetako kasuak».
Prekarietatearen normalizazioaren aurrean, isilik ez dela gelditu behar esan dute. «Zapalkuntziari bere izenetik deitu behar zaio, zapalkuntza horregaz amaitzeko lehenengo egin beharra identifikatzea delako».
Zapalkuntzari, gainera, erantzun kolektiboa eman behar zaiola esan zuten. «Kolektiboak diren arazoei bakarka nekez emango diegu buelta. Azken urteetan gertatzen ari den desmobilizazio orokorrari aurre egin behar diogu».