Txosna jartzeko eskabideak apirilaren 30era arte egin daitezke
Mundakako San Pedro jaietan txosna jarri gura duten kultur, kirol eta gainerako herriko taldeek apirilaren 30era arte izango dute eskabideak aurkezteko aukera.Aurten, ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitartean jarriko dituzte txosnak. Azaldu dutenez, tok...
Aurten, ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitartean jarriko dituzte txosnak. Azaldu dutenez, tokiak mugatuak dira, hortaz, eskaerek kopurua gaindituz gero, zozketa egingo dute.
Txosnak zein gunetan jarri daitezkeen Mundakako Udalak erabakiko du, bai eta instalazioek bete beharreko baldintzak ere. Jaiak amaitu ostean, esaterako, diru-sarreren eta gastuen balantzea aurkeztu beharko dute txosnak instalatzeko baimena duten talde eta elkarte guztiek, bi hilabeteko epean.
18 urtetik gora
Mundakako Udalak jakitera eman duenez, txosnan ezin izango dute 18 urtetik beherakoek egon, ezta lanik egin ere. Txosnagune bakoitzean, gainera, megafonia bakarra jarri ahalko dela diote, txosnen artean arduraduna izendatuta. Ados jarriko ez balira, udalak izendatu- ko luke musikaren ardura izango lukeen txosna.
Azaroaren 11ko 15/1998 Legeari jarraituta, halaber, guztiz debekatuta izango dute txosna barrukoek adingabeei alkoholdun edariak zein tabakoa saltzea. Txosnak, bestalde, Mundakako Udaleko alkatetzak zehaztutako ordutegian itxi beharko dituztela azaldu dute.
Eskabidea egiterako orduan, frankiziarik gabeko erantzukizun zibileko poliza aurkeztu beharko dute interesa duten taldeek. Era berean, 1.000 euroko bermea jarri beharko dutela jakina- razi du udalak, «egon litezkeen kalteak konponduko dituztela bermatzeko».