Hipoteketako abusuzko klausulak erreklamatzeko orriak GOUPen, eskura
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak (GOUP) herritarren eskura jarri ditu hipoteka eratzean abusuzko klausua baten ondorioz sortutako gastuen erreklamazio orriak.Era berean, kudeaketak errazteko, aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri ere ...
Era berean, kudeaketak errazteko, aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri ere ematen dute. Egoera hori pairatzen dutenek zalantzaren bat baldin badute edota informazio gehigarria behar dutenek Bermeoko Gizarte Ongizaterako udal patronatuko kontsumo bulegoan hartu behar dute hitzordua.
Gizarte Ongizaterako Patronatuak adierazi duenez, Jaurlaritzak hipoteka eratzean abusuzko klausulak izan dituzten herritarrek erreklamazioak aurkeztu ahal izateko erreklamazio orri bateratu bat prestatu du; www.kontsumobide.net webgunean eskura daiteke.
Halaber, bermeotarrek, aipaturiko erreklamazio orriak jaso edota informazio gehigarria behar izanez gero, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatura jo beharko dute, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara bitartean.